XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gorkak ahots gogorrez deitu zion.

- Zikin! Zikin! Hator honuntz. Tim-ek jatekorik ez dik nahi eta jan ezak hik. Hator, hator. Hemen daukak.

Edgar korrika etorri zen Zikinen atzetik.

- Ez iezaion hori zakurrari eman - zioen Edgar-ek.

- Zergatik ez?- galdetu zion Gorkak -. Esan ezak. Zergatik ez?.

- Ez zaion haragi gordinik gustatzen - esan zuen Edgar-ek, atseden pixka bat hartu ondoren.

- Gezurra duk hori - deiadar egin zuen Gorkak -.

- Neuk ikusi nian atzo haragi gordina jaten. Hator, Zikin. Jan, jan haragi hori.

Edgar-ek aspila kendu zion eta korrika, etxeruntz abiatu zen.

Baina, etxera sartzera zihoala Julenekin topo egin zuen eta honek ez zion etxera sartzen utzi.

- Ez, lagun, ez. Ez duk ezertxo ere lortuko.

Hemendik aurrera, geuk emango zioagu jaten zakurrari.

Eta, emango diogun haragia, geuk erositakoa izango duk.

Ez ezak uste, hik ematen dioan aspiletik ezer jango duenik; oso zakur azkarra duk.

- Zakur-jana pozoinduta dagoela, ikusi besterik ez zegok; zergatik ez ote dio bere zakurrari jan hori eman?- esan zuen Gorkak.

- Ez hadi kezka, Gorka, Tim-i ez zaion ezer gertatuko eta...

- Gerta zekiokean, gerta zekiokean - esan zuen Gorkak, zakurra igurtziz -.